Kantatzea gustatzen zaienei dei egin die Umore Ona Abesbatzak

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 8a, 13:14
Umore Ona abesbatza, abenduaren 19an elizan eskaini zuen Eguberrietako emanaldian. Felix LOIARTE

Bederatzi urte bete dituen taldea kimu berriekin indartu nahi dute

 Umore Ona Abesbatzak kaleratu berri duen oharrak dioenez, korukide berriak hartuko lituzke gustora bere baitan. Taldean sartzeko baldintza bat bakarra bete behar omen da: kantatzea gustuko izatea.
 
Kultur Taldearen ekimen bati esker sortu zen Abesbatza orain dela 9 urte. Inork uste ez bezalako jende kopuruak erantzun zion deialdiari , 40 herritar baino gehiagok. Ibilbide oparo honen barrenean, orduan hasitako batzuk u­tzi egin dute taldea arrazoi ezberdinagatik, baina hainbat kide berri ere hasi dira urte hauetan. Horrela, 32 abeslarik osatzen dute gaur egun taldea, 19 emakumek eta 13 gizonek. 
 
Bada, esan bezala, zuhaitza indartuko duen kimu berri izan nahi duenak nahikoa du koruko edozeini aipatzea. Eguberriak bukatu bezain pronto hasiko dira ostiraleroko entsaioekin.
 
Beste aldetik, argazkian ageri den bezala, abenduaren 19an Eguberrietako emanaldia eskaini zuen Abesbatzak elizan, Eneko Amundarainen zuzendaritzapean eta gero elkartean egindako afarian bildu ziren abeslari guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun