Eguberrietako emanaldia eskaini du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 22a

Emanaldi bikaina eskaini zuen ostiralean Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Felix Loiarte

Kantatzea gustatzen zaienei taldean sartzeko deialdia ere egin dute

Eguberrietako emanaldia eskaini zuen Umore Ona Abesbatzak Goizuetako elizan, Eneko Amundarainen zuzendaritzapean. Gero, elkartean egindako afarian bildu ziren abeslari guztiak eta kanturako ez ezik, dantzarako eta mahai inguruko solasaldi eta giro bikainerako astia izan zuten. Bestalde, kantatzea gustoko dutenei taldean sartzeko deia ere egin die Goizuetako koruak. Ikusi Felix Loiarteren argazkiak

Umore Ona Abesbatzak kaleratu berri duen oharrak dioenez, korukide berriak hartuko lituzke gustora bere baitan. Taldean sartzeko baldintza bat bakarra bete behar omen da: kantatzea gustuko izatea.

Kultur Taldearen ekimen bati esker sortu zen Abesbatza orain dela 9 urte. Inork uste ez bezalako jende kopuruak erantzun zion deialdiari , 40 herritar baino gehiagok. Ibilbide oparo honen barrenean, orduan hasitako batzuk u­tzi egin dute taldea arrazoi ezberdinagatik, baina hainbat kide berri ere hasi dira urte hauetan. Horrela, 32 abeslarik osatzen dute gaur egun taldea, 19 emakumek eta 13 gizonek.

Bada, esan bezala, zuhaitza indartuko duen kimu berri izan nahi duenak nahikoa du koruko edozeini aipatzea. Eguberriak bukatu bezain pronto hasiko dira ostiraleroko entsaioekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun