40. urteurrenean murgildua dagoen Leitzako Jeiki Abesbatzak Wolfang Amadeus Mozart-en Requiem kantatuko du abenduaren 20an, larunbat arratseko 8etatik aurrera Leitzako Mikel Deuna elizan, Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean.
Abesbatzako kideen artean, Ainara Roda sopranoa, Paula Arburua mezzoa, David Etxeberria tenorea eta Joxe Mari Azpiroz baritono baxua ariko dira eta Jose Luis Etxetxipia organistaren eta Egoitz Telletxea tinbaleroaren laguntza ere izanen dute.