Haurrentzako tailerrak ­abenduaren 28, 29 eta 30ean Arano eta Goizuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 11

Arano, Areso, Goizuetako eta Leitzako Euskara Zerbitzuak, aurreko urteetako ohiturari eutsiz, gabonetan haurrentzako tailerrak antolatu ditu. Hiru egunez eskainiko dute zerbitzua, bi egun Goizuetan abenduaren  29 eta 31n eta bat Aranon  abenduaren 30ean. Goizeko 10etatik 13:00etara, hau­rrek primeran pasatzeko aukera izanen dute jokoetan jolastuz, eskulanak eginaz. Dindaia Fundazioak kudeatuko ditu tailer hauek. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da eta egun bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Goizuetako eskolaren bitartez eginen da izen-ematea, baina kanpoan bizi eta opo­rrak bertan pasatzen dituzten umeek ere izena eman ahalko dute. Beste zenbait ekintzen artean, erakusketa bat ere egingo dute Aranon,  Arano eta Goizuetako umeek Aranori buruz eskolan egin dituzten lanak bilduta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun