50 herritarrek eman zuten odola

JM BARRIOLA 2014ko abenduaren 11

JM BARRIOLA

Azaroaren 26an odola biltzen duen  Adonako autobusa izan zen arratsalde osoan herriko plazan. 50 herritar hurbildu ziren odola ematea. Gutxigora behera 50-60 izaten dira aldiero odola ematen dutenak eta aldi honetan 139 herritar deitu zituzten. Osasunbideko Nafarroko Odol eta Ehun Bankuak antolatzen du bilketa. Herritarrek  elkartasun keinu bat eginaz eskaintzen dute odola eta hospitaletara, gaixoen beharrak hornitzeko bideratzen dute Adonakoek. Dirudienez kopuru altua eta gaztea da  gure inguruko odol-emaileena. Hiru edo lau hilabetetik behin etortzen dira odola hartzera eta odol motaren beharraren arabera egiten dute deialdia, batzuei edo besteei deituz.  Ondoren pintxoa eta edaria eskeintzen diete odola eman dutenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun