Bigarren urtez Udalak martxan jarri zuen etxeetara su egur loteak eramateko zerbitzua eta azkenean banatu dira etxeetan egur loteak. Eskariak gorantz egin du guztira 212 egur lote eskatu dituzte herritarrak. 166 etxetaraino eraman dira, 20 kargalekuan ezarri ziren eta beste 28 norberak ateratzeko mendian utzi ziren horrela eskatuta. Gainera, 4 gaitzegurra moduan eman dira. Egur lote bakoitza 5 tonakoa izaten da.