Herrigora ekimenak arrakasta izan du aurten ere. Lehengo urtea izan zen lenengo aldia eta eskaria haundia izan zen. Aurten bigarrenez antolatu dute “Nafar egoaldeko uzta,euskarari puzka “ lelopean kanpaina eta Leitzan 100 saski eskatu eta zabaldu dira. Erribera inguruko produktuak osatzen dute saskia, ekoizleekin zuzenean egiten da harremana, produktu ekologikoak eta baldintza egokietan eginak eta auzolan erraldoiaren bitartez banatzen da. Gero, irabaziaren %25 nafarroko Hegoaldeko euskarari laguntzeko izaten da, aurten 1250 euroko uzta jaso da gure herrian.
Su egur loteak banatu dituzte.
Bigarren urtez Udalak martxan jarri zuen etxeetara eramateko serbitzua eta Alzuri enpresak hartu zuen egin behar hori. Aurten beranduago egin da banaketa . Udako lanketak pilatu egin ziren eguraldi txarra zela medio eta basolariak gainezka ibili dira, baino azkenean banatu dira etxeetan egur loteak. Eskaera gorantz egin du guztira 212 egur lote eskatu dute herritarrak. Guztira 166 etxetaraino eraman dira, 20 kargalekuan ezarri ziren eta beste 28 norberak ateratzeko mendian utzi ziren horrela eskatuta eta veste 4 gaitzegurra moduan eman dira.Egur lotea bakoitza 5 tonakoa izaten da.