Zer da Leitzako paretek kontatzen digutena? Nola kontatzen digute? Nori kontatzen diote? Pankartak, kartelak, pintadak, muralak… bitarteko ugari daude eskura gure herrian sortzen diren dinamika eta mezu mordoa transmititzeko.
Gai honen inguruan Leitzan iritzi eta behar desberdinak daudela kontziente izanda herritarron arteko solasgunea antolatu nahi dute, herri komunikatiboago eta erosoago baterako gogoeta egiten hasteko.
Zapore bixiarekin hasteko abenduaren12an arratsaldeko 19.00etan udaletxean hitzaldia antolatu dute komunikazioaren inguruko lehenengo gogoeta egiten hasteko.
Hiru lagun izango dira hizlari. Leitzako udal ordezkariek Leitzako hormek esaten digutenaren inguruko ikuspegi desberdinak aurkeztuko dituzte zer, non eta nola egiten diren. Iker Casanova idazlea, Euskal Herriko historia politikoan kaleko komunikazioak izandako garrantziaz mintzatuko da. Markel Ormazabal herri mugimenduko kidea, kale komunikaziorako aukerak (berriak eta zaharrak) ezagutzeko ikuspegia zabaltzen lagunduko du. Urtarrilean zehar ere 3 saio ireki egingo ditutze gai honen inguruan dauden behar eta ikuspegi desberdinak mahai gainean jarri eta gogoeta egiteko. Hurrengoak urtarrilaren 9an Nolakoa da Leitzako, zer-nork-nola komunikatzen dugu kaleetan? Ikuspegi desberdinak mahaigaineratu. Urtarrilaren 16an Iritzi desberdinen arteko elkar ulertzeaz