Eskolako frontoirako sarbidea eta ateratzea errazteko, frontisaren ondoan atea egin da eta bertara heltzeko aldapatxo bat egin dute kanpoko aldetik. Orain artean, frontoira sartzeko eskailerak erabili behar ziren eta hemendik aurrera, mugikortasuna murriztua edo beste zailtasunen bat dutenek eskuragarriago izanen dute sartzea.