Egunaren hamaikagarren edizioa, hain zuzen. Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izan ziren goizean zehar, baita trikitilariak, joare egileak, ardi erakustaldia, zerri xangoak, sagardo egileak eta poniak ere. Euriaren eraginez, eskulangileen produktu gehienak eskolako frontoira eraman behar izan zituzten. 500 bat lagun bildu ziren herri bazkarian. Bezperan, Oskar Estangaren eskutik, Errimatuz garenera arrimatuz emankizuna eskaini zuen ganbaran. Ikusi argazkiak
Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izan ziren larunbatean. Aziendei dagokienez, betizuak, astoak, zaldikoak, oiloak, indioilarrak, ardiak, umatu berri zen zerrama zerrikumeekin… ikusteko modua izan zen. Eskulangileei dagokienez, Belakoren joareek edo Luis Elizegiren zaharberritutako motoak ikusmina piztu zuten. Yandeneko atarian dolarea prestatu eta sagardoa egiten erakustaldia ere eskaini zuten. Gainera, aipatzekoa da, Luis Ignacio Lujanbio Etxeberriak garai batean sifoia eta gaseosa egiteko erabiltzen zuen tresneria atera zuen plazara eta bere funtzionamendua erakutsi zuen. Horretaz gain, barazkiak, taloak eta baserrietako beste hainbeste produktu plazaratu zituzten. Saralegitar gazteek aizkora erakustaldia eskaini zuten, enborrak altueran aizkorarekin eta aitzurrarekin ere moztuz. Herri bazkarian, berriz, 500 bat lagun bildu ziren eta ondotik, ohikoa denez, zerriaren puskak zozketatu zituzten.
Egutegia
Azken urte hoietako ohiturari segituz, herriari estu lotutako gai bat hartu eta egutegia publikatu du Goizuetako Ezker Abertzaleak aurten ere, herriko bertsolariei protagonismoa emanez. kantatutakoek ere. Ohi bezala, Feri Egunean jarri zuten salgai herriko etxe guzietan zintzilikatua egonen den egutegi eder hau.
Argazki lehiaketa
3 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako argazki lehiaketa ere antolatu du Guraso Elkarteak, feri eguna gaitzat hartuta. Lanak abenduaren 15a baino lehen bidali behar dira g.elkartea@hotmail.com helbidera edo Goxaliko buzoian utzi. Irabazleak sopresaren bat izanen du saritzat.