Leitzar eta aresoarrak kinto bazkari berezian

Juana Mari SAIZAR 2014ko azaroaren 27a

Kinto bazkaria egin zuten 1962ko leitzarrek eta aresoarrak izan ziren antolatzaileak. Pake Toki Elkartean izan zen bazkaria eta pozik ibili ziren giro paregabean. Bazkal ondoren euskal abestiak kantatu zituzten eta arratsaldean poteoan ibili ziren. Etxerako presa haundiegirik ez zuten eta afaltzen ere geratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun