Udalak hitzarmena berritu du Osasuna Fundazioarekin

JM BARRIOLA 2014ko azaroaren 27a

Utzitako argazkia

Azaroaren 12an Udalak eta Osasuna fundazioak  2014 eta 2015 denboraldirako hitzarmena sinatu zuten. Urria /maiatza bitartean bi arratsaldez kirol instalakuntzak uzten dizkiete eta ordainetan 800 euroko ekarpena egiten dio Udalak fundazioari. Hala, Fundazioak dituen Nafarroako futbol eskoletako egoitzetako bat izanen da Leitza. Jendaurrean  sinatu zuten ofizialki hitzarmena eta ondoren Asier Riesgo, Unai Garcia eta Kenan Kodro jokalariekin egoteko aukera izan zuten herriko gaztetxoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun