"Hari gara Leitza Ehuntzen" prozesuko lan saioak antolatu dituzte

JM BARRIOLA 2014ko azaroaren 27a

“Hari Gara Leitza ehuntzen” prozesua abiatu  da eta datozen asteetan lan saioak antolatu dituzte gai desberdinen inguruan ekarpenak jasotzeko.  Saio guztiak udaletxean izanen dira, abenduaren 5ekoa izan ezik, hau jubilatuen egoitzan izanen da. Azaroaren 26an izanen da lehen saioa 19:00etan: politika feminista, aniztasun sexuala, gizarte politika, osasuna eta aniztasun fun­tzionala landuko dituzte. Biga­rren saioa abenduaren 5ean izanen da 19:00etan  jubilatuen egoitzan eta helduak izanen dituzte hizketagai. Hirugarren bilera abenduaren 6an goizeko 11:00etan izanen da: ekonomia orokorra, ekonomia feminista, ogasuna, tokiko garapena, turismoa, merkatari­tza, enplegua eta energia industria gaiak landuko dira. Laugarren saioa abenduaren 11n 19:00etan izanen da eta hizkuntza eta hezkuntzaz ariko dira. Abenduaren 13an 11:00etan hirigintza, etxebizitza, lurralde antolaketa, mugikortasuna, udaltzaingoa, basogintza, ingurugiroa, elikadura burujabetza, nekazaritza eta hondakinak gaiak landuko dira. Bosgarren saioa abenduaren 18an 19:00etan  izanen da eta kultura, kirola, herritartasuna, kultur eta jatorri aniztasunaz hitz eginen dute. Urtarrilean gazteen inguruko saioa egiteko asmoa dute. Antolatzaileek bertaratzeko deia egin diete herritarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun