Aldaketa hondakinen bilketa zerbitzuan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Mendialdeko Udal eta Mankomunitateak biztanleei adierazi nahi die datozen egunetan, azaroaren 26tik abenduaren 2ra, Mankomunitateko teknikariak etxez-etxe bisitak egingo dituztela gai organikoaren kudeaketa sistema berriaren berri emateko. Bisita hauek oso garrantzitsuak dira herriarentzat eta Mankomunitatearentzat, ondorioz, Udalak teknikarien lana erraztea eskertuko lieke herritarrei, alkateak sinatutako bandoan ageri denez.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun