Azken urte hoietako oitturari segituz, herriari estu lotutako gai bat hartu eta egutegia publikatuko du Goizuetako Ezker Abertzaleak.
Aurten herriko bertsolariei eman zaie protagonismo guzia, iaz, esate baterako, musikari eta kantariei edo aurreko urtean pilotariei eman zitzaien bezela.
Euskal Herriko txapelketan kantatutako Xalto edo Manolotik hasi eta herri bertsolari xumeena artekoek dute beraien tartea kalendarioan. Baita bertso idazleek eta eskolarteko txapelketetan kantatutakoek ere.
Ohi bezala , Feri Egunean jarriko da salgai herriko etxe guzietan zintzilikatua egonen den egutegi eder hau.