Larunbateko Azinda Feriak borobilduko du Azaro Kulturala

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 27a

Azaro Kulturalaren baitan, Umore Onaren eguna ospatu zen. Felix LOIARTE

Luis Ignacio Lujanbiok sifoia egiteko erabiltzen zuen tresneria plazaratuko du eta egutegia ere kaleratuko du Ezker Abertzaleak

 Urteko zita garran­tzitsuenetakoa izango dugu azaroko azken larunbatean, Goizuetako XI. Feri Eguna hain zuzen. Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izango dira goizean zehar, baita trikitilariak, joare egileak, ardi erakustaldia, zerri xangoak, sagardo egileak eta poniak ere. Gainera, aipa­tzekoa da, Luis Ignacio Lujanbio Etxeberriak garai batean sifoia eta gaseosa egiteko erabil­tzen zuen tresneria aterako duela plazara eta duela 20 bat urtera arte nola egiten zuten azalduko du. 12:30ean aizkolariak ariko dira eta 14:30ean herri bazkaria (Txartelak Amaiarenean salgai, umeek doan, gaztetxoek 10 euro, langabetuek 18 euro eta langileek 21 euro).


Bazkal ondoren, poteo musikatua izanen da eta gauean DJ Oattolo Gaztetxean. Beraz, giro ederra nagusi izango da azaro kulturaleko azken hitzorduan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun