Azinda Feriaren aurreko asteburuan ere hainbat ekitaldi egin dituzte Goizuetako Azaro Kulturalaren baitan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 24a

Sendabelarren inguruko hitzaldiak ikusmina piztu zuen. Felix Loiarte

Dokumentala ikusgai izan zen ostiralean Ganbaran eta sendabelarrei buruzko hitzaldia larunbatean Goxalin

Goizuetako Azaro Kulturaleko ekitaldi nagusia heldu den larunbateko Azinda Feria Eguna izanen da, baina aurreko asteburuetan bezala, honetan ere zenbait ekintza izan dituzte. Ostiral arratsean, Euskal Herriko altxorretan barrena Arkaitz Astiazaranen dokumentala ikusgai izan zen Ganbaran eta larunbatean sendabelarrei buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen Maika Cerderak Goxalin. Ikusi argazkiak

Ostiraleko dokumentalari dagokionez, Arkaitz Astiazaran lasturtarrak 4.800 kilometrotan zehar errepideko bizikletaz egindako ibilbidea erakutsi zuen; herrialdeko mendialde, herri eta ingurune ederrenak lotuz, 800 herri eta 175 mendate igaroz 37 etapatan zehar. Basoak, desertu inguruneak, kostaldea, piriniar mendatetzarrak, haran ezkutuak...

Larunbatean Maika Cerderak eskainitako sendabelarrei buruzko hitzaldia entzutera kasik hogei bildu ziren Goxalin.

Azken asteburua

Goizuetako Kultur Taldeak udalaren laguntzarekin antolatutako Kulturaldia hilaren 29ko artisau, nekazaritza produktu eta azinda feriarekin borobilduko da, baina bezperan, Errimatuz garenera arrimatuz ikuskizuna eskainiko du Oskar Estangak 19:30ean Ganbaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun