Konpostajearen inguruko azalpenak emateko kanpaina abiatu du Mendialdea Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2014ko aza. 13a, 12:08

Mankomunitateko teknikari bat etxeetatik pasako da informazioa emateko

Mankomunitateko teknikari bat etxeetatik pasako da hondakin organikoa kudeatzeko sistema honen inguruan informazioa emateko. Azaroaren 13tik 21era Leitzan ibiliko da azalpenak ematen, azaroaren 24tik 25era Aranon eta azaroaren 26tik abenduaren 2ra Goizuetan. Areson azaroaren 11n eta 12an ibili zen.

Hondakin organikoa kudeatzeko konpostajea aukera ona dela iritzita, konpostajearen inguruko kanpainari ekin diote Mendialdea Mankomunitatean. Hala, egun hauetan Mankomunitateko teknikari bat etxeetatik pasako da hondakin organikoa kudeatzeko sistema honetaz informazioa zabaltzeko.

Azaroaren 11 eta 12an Areson ibili zen teknikaria, azaroaren 13tik 21era Leitzan izanen da; azaroaren 24an eta 25ean Aranon eta azaroaren 26tik abenduaren 2ra Goizuetan emanen ditu azalpenak. Ondotik, Larraun eta Lekunberrin ibiliko da, abenduaren 4tik 11ra eta abenduaren 12tik 19ra, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun