Neguko lehen rastrilloa eginen dute Lekunberrin

TTIPI-TTAPA 2014ko aza. 13a, 11:08

Lekunberriko zen­bait bizilagunek biga­rren eskuko gauzak salgai jarriko dituen neguko rastrilloa antolatu dute lehen aldiz, abenduaren 6, 7 eta 8an. Ekitaldi honetan parte har­tzeko azaroaren 23a baino lehen apuntatu behar da, (626 717360 edo 948 604582 telefonoetan). Salgai jar daitezken gauzak, derri­gorrez, bigarren eskukoak izan behar dira. Lekunberriko udalak mahaiak jarri­ko ditu eta edo­zein he­rrietako per­tsonek parte har deza­ke­te azokan, ez ordea komertzioek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun