Guraso izan berri direnentzako gida argitaratu dute Leitzaldean

TTIPI-TTAPA 2014ko aza. 13a, 11:06
Utzitako argazkia.

Ama-aita izan berri direnen­tzako Jaio naiz. Zaindu nazazuze, zaindu zuen burua Familiarentzako Gida argitaratu zen irailean. Leitza, Areso, Goizueta eta Arano osatzen duten Osasun Etxearen eta Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatearen 0-3 Ba­tzordeko ideia izan zen. Gida, jaio berrien familiei argibideak emateko interesgarria izango zela pentsatu zen. Bertan, jaio be­rriaren eta familia osoaren behar fisiko, afektibo eta sozialak nola tratatu jasotzen direlako.
 
Gidan aita edo ama izatearen alde ezberdinak jorratzen dira: amaren zainketa erditu ondoren, senitarteko guztien ardurak, jaio berriaren zainketa fisiko eta afektiboa, eta erreferentzizko zerbitzuak.
 
Era berean, Jose Luis Huarte Leitzako Liburutegiko arduradunak, haurrekin irakurtzeko prestatu duen liburuen zerrenda erantsita doa.
 
Guzti honekin, baliabide bat eskaini nahi izan da amek eta aitek jakin dezaten jaio berria eta familia osoa nola zaindu hau­rra zoriontsua izango den in­guruan, osasuntsu hazi eta heziko den jendartean. Gida, zerbitzu ezberdinetako kontsultetan eta pediatriako erizainak etxean jaio berriari egiten dion bisitan banatuko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun