Santu guztien eguna pasa da eta ohiturak indarrean mantentzen dira. Ospakizuna ederra izan zen eta gero erresponsa egitera kanpo santura joan ziren eliz elkartekoak. Txukun garbituta zeukaten guztia udal langileek eta loreekin apainduta. Aspaldian ikusi gabeko lagunekin egoteko aukera ere izan zen, asko etorri ziren eta herrira bisitan. Eguraldi bikaina egin zuen eta jende asko ibili zen paseoan edota taberna inguruan.