Guraso elkarteak zuzendari berria du

Juana Mari SAIZAR 2014ko azaroaren 13a

Mikel Baraibarrek beteko du kargua

Ikasturte hasierarekin batera, guraso elkartea ere martxan hasi eta duela gutxi egin dute ikasturteko lehenengo bilera. Bertan udaran antolatutako ekintzen balorazioa egin eta guraso elkarteko zuzendari be­rria ere aukeratu zuten. Aurreko ikasturtean zendu zen zuzendaria eta bere ordez, Mikel Barabaibarrek postu hori betetzeko borondatea erakutsi zuen. Aho batez aurkeratua izan da eta  aurrerantzean bera izango da guraso elkarteko zuzendaria. Idazkari lanetan Jaione Olazabalek eta diruzain gisara Igone Goikoitxeak segiko dute. Ikasturte honetan ere, kide guztiak elkartuta lanean segitzeko gogoz dira, antolatutako ekintzak ahalik eta hobekien ateratzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun