VII.Mikologialdiak ohiko arrakasta izan zuen

JM BARRIOLA 2014ko azaroaren 13a

Eneritz IRAOLA

Aurtengo mikologialdia urriko azken asteburuan ospatu zen. Leitzan onddo eta xixa zale ugari dago eta ALKEk antolatuta lagun talde bat biltzen da urtero erakusketa eta mendi irteerak osatzeko. Helburua onddoen mundua ezagutaraztea da. 30 herritar inguru ibili ziren erakusketarako espezie ezberdinak biltzen. Ondoren sailkatu eta erakusketa egin zen igande eguerdian, guztira 110 espezie ingu­ru jarri zituzten ikusgai. Erleta eskolan ere gaztetxoekin lanketa ederra egin zuten astean zehar eskulanak eginaz. Eta herriko ostatuak ere onddo eta xixa desberdinekin egindako pintxoak eskaini zituzten astean zehar.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun