‘Ondoko hilobiko tipoa’ antzezlana

JM BARRIOLA 2014ko azaroaren 13a

ALKE kultur taldeak antolatuta, azaroaren 16an iluntzeko 7:30ean antzezlana ikusteko aukera izanen da Leitzako Zinean.  Aitziber Garmendia eta Iker Galar­tza  aktoreak dira komedia honetako protagonistak.  Bi mundu ezberdin leku berean, kanposantuan  elkarrekin, ikusiko dira taula gainean. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre. Irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.Ezinezkoa litzatekeena posible egingo duen istorio zoragarri honetako sua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun