Leitzako dantza taldeak euskal dantzen ikastaroa antolatu du. Herritar guztiei irekia dago ikastaroa eta jadanik 30 lagunek izena eman dute. Azaroaren 5ean hasi da eta maiatza bitarte, asteazkenero elkartuko dira eskoletako gimasioan. Mikel Lasarte, Ortzadar taldekoa eta Joseba Sagastibeltza Aurrera taldekoa izanen dira irakasleak.