Hari gara Leitza ehuntzen prozesua abiarazi du EH Bilduk

JM BARRIOLA 2014ko azaroaren 13a

Udaletxean, urriaren 30ean, egin zuten udal hauteskundeetarako plangintzaren aurkezpena. Utzitako argazkia.

Herritarren ekarpenak bildu nahi dituzte

Urriaren 30ean, Lei­tzako EHBilduk 2015eko udal hauteskundeetarako plangintza aurkeztu zien herritarrei. Dagoeneko, martxan da hauteskunde lan taldea eta urtarrila bitartean herri programa osatzeko partehartze prozesu bat ireki dute, Hari gara Leitza ehuntzen deitzen dena. Epealdi horretan ahalik eta herritar gehiengana iritsi nahi dute.
Horretarako, lantalde eta saio desberdinak antolatuko dituzte, puntuz-puntu eta arloka herrita­rren ekarpenak jasotzeko. Ondoren, otsailean lehentasunak adostu eta herri programa eta ze­rrenden bozketa egingo da.
 
Lehen aurkezpen honetan, Adolfo Araiz, Nafarroako Parlamenturako EHBilduko zerrendaburuaren azalpenak en­tzuteko aukera izan zuten bertaratutako 40 lagunek. Nafarroan erregimena aldatzeko gakoez hitz egin ahal izan zuten partaideek. Bestalde, eta alkateak legegin­tzaldiaren inguruan egindako balorazioa entzun ondoren, talde txikitan banatu eta hainbat gairen inguruan eztabaida­t­zeko aukera izan zuten. Ondorengo luntxean giro informalagoan jarraitu zuen eztabaidak.
 
Lan saioak ez dira urria­ren 30eko batzarrean amaitu, oraindik maiatzera arte badago zer egina. Beraz, EHBildutik deia luzatu dute herrita­rrek  prozesuan parte har dezaten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun