Pozik ageri da herriko basurde ehiztari kuadrila hau, urriaren 26an Burugorri inguruan ehizatutako bi basurdeekin. Ehiztari eta zakurren elkarlana nahitaezkoa izan bazen ere, bi basurdeak Attabordako Fermin Narbarte Tximistak bota zituen. Batek 85 kilo zituen eta besteak 95 kilo.