Giro bikaina Jubilatuen Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Felix LOIARTE

Urtero bezala, jubilatuak omendu ditu Umore Ona elkarteak. Urriaren 25 eta 26an hainbat ekitaldi egin zituzten. Larunbatean jokatutako mus txapelketan, Miguel Sukuntza eta Eustakio Zubieta izan ziren irabazle eta Xanti Albistur eta Manolo Legarreta azpitxapeldun. Trukean, Milagros Apezetxea eta Monika Perurena izan ziren irabazleak eta iaz txapeldun izan ziren Maritxu Salaberria eta Juanita San Miguel bigarrenak. Igandean, 80 jubilatu izan ziren bazkaltzen, eta beraiek animatzen, Aitor Mendizabal eta Beñat Lizaso bertsotan. Aurretik meza izan zuten eta pilota partidak ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun