«Soinuarekin jendeak izaten dituen aldaketak ikustea txundigarria da»

Gurutze PIKABEA 2014ko azaroaren 13a

Julenek Goizuetako baserrian kontsulta pasatzen du eta Gipuzkoan, Alegian, Tolosa ondoan. Xehetasun gehiago: www.julenapezetxea.com webgunean. Utzitako argazkia

«Egunero maitatzen duena egin eta egiten due­­na maitatzen saiatzen den pertsona xu­me bat naiz». Hala­xe aurkeztu digu Julenek bere burua. Ttikitatik ezagutu ditu mu­si­ka eta me­di­tazioa, eta egun, soinu te­ra­peuta da. Soinu sana­zioaren bi­dez, pertsona ba­koi­tzari norbere esentzia, oreka eta in­da­rra bila­tzen lagun­tzen dio. Asko ibil­tzen da kanpoan eta dioenez, «in­darra, den­bo­ra eta irabazitakoa formatzen, entrena­tzen eta motiba­tzen inberti­tzen dut». Soinu­te­rapia lan­tzez gain, meditazio taldeak zuzen­du eta hitzal­diak ema­ten ditu. 

 

G. PIKABEA | GOIZUETA

Zer da soinu sanazioa? 

Unibertso osoa, natura, berez bioerritmo, pultsu edo soinu armoni­ko batean mugitzen da, baita gu ere. Batzuetan, bioe­rritmo naturala­ren oreka galtzen hasten gara eta hortik etor­t­zen dira­ hainbat gaixotasun. Gauza be­ra gerta­tzen da gure gor­putzean. Badakigu bibrazioaren bitartez­ be­rres­kura dezakegu­la oreka eta osasuna. Objektu­rik txikienetatik hasi­ eta haundienetaraino, so­li­doe­­netatik likido eta gasetaraino, emozio eta pen­tsamenduetaraino, bakoitzak bere pul­tsu edo bioerritmoa dauka. Pul­tsa­­­­zio elektromagnetiko hauek soinua sortzen dute. Bibrazio horien­ artean­ distorsioren bat sortzen bada, orduan datoz deso­reka eta gaixotasunak. De­soreka horre­tatik berri­ro armonia bibrazional na­tura­la be­rres­kura­tze­­ko soinua erabiltzen dugu. Soi­­nuarekin jendeak izaten dituen aldake­tak ikustea txundigarria da. 

Zer eta nola laguntzen duzu sendatzen? 

Soinu terapiako aditu haundiek zientifikoki konprobatu dute soinu terapiarekin gaixorik dauden zelulen transformazioa lor­tzen dela eta zelula osasuntsuen ugalketa indartu. Maila fisiologikoan, emozionalean, mentalean, energetikoan eta espiritualean lantzen da. Estresa, migrainak, emo­zioak, depresioa, segurta­sunik eza, autoestimu falta, insomnioa, hipe­rakti­bi­tatea... transformatu eta pertsona lasaia­go, oreka­tuago, motibatuagoa... zo­riontsuago izateko bidea irekitzen laguntzen du. Baita maila muskula­rrean, hezurretan, artikulazioetan eta or­ganoetan ere, lesio fisi­ko (inflamazio, haustura...) edo gai­xo­­­tasunekin (digestiboak, ar­n­aske­ta, bas­kula­rrak, dermatologikoak, im­munologikoak...­). Erre­kuperazioa az­kartzen laguntzen du eta sendaketa espontaneoak ere ezagutu ditut neure pazienteekin. AEBetan onkologian ere aplika­tzen da minbizia duten pazien­teei lagun­tzeko eta zienti­fikoki konprobatua dago sendatze prozesuan soinuaren eraginkorta­su­na. Gure sistema biolo­gi­­koa egoera homeos­ta­tikora eraman eta mantentzen laguntzen du; garuna lasaitzen du eta berekin gor­­putzak, neuro-transmisoreek eta neuropeptidoek hobeto fun­tziona­tzen laguntzen dute, sistema immunitarioa erre­gu­latuz. Soinu sanazioak­ bihotzaren erritmo naturalari jarrai­tzen lagun­tzen dio, gure sistema emozio­nal eta energetikoari ere bai. Orain arte gure siste­ma osoa­ren agintaria ga­runa­ zela­ uste zen, baina­ zien­tzia hasi da kon­tu­ra­tzen bihotza dela moto­rra eta agintaria. 

Nola bilatzen da norbere oreka? 

Bakoitzak bere prozesu pertsonala eta beharrak ditu bide honetan. Pertso­na ezagutu eta bere egoeraren anali­si bat egiten dut lehenengo, eta bakoi­tzaren beharretara moldatzen dut saioa. Norbere osasuna bilatzeko, oreka hori berreskura­tzen edo indartzen laguntzen duen errora joan behar da. Pazientea eta bion artean egiten dugun bidaia batean bihurtzen da prozesua. Horretarako inkon­tzien­tea ere arakatzen dugu. Bertan grabaturik dau­­­­de bizi ditugun esperientziak eta eran­tzunak ere bai. Egoera nor­mal batean baino per­tzeptzio sakonagoa lor­tzen da, ga­runa erlaxatu eta kon­tzien­tzia zabaltzen denean. Maila sakonagoetara sar­tzen gara, barruko jakinduria esnatzeko. Gure baitan dago bila gabil­tzan erantzunen mundua, eta soinua inkontzientearen dimentsiorako ateak irekitzeko giltza da. 

Zer eman dizu soinu terapiak? 

Neure burua eta ingurukoak une oro maila­ sako­na­goan ezagutzen jarrai­tzea. Bizitzaren kausa-efek­tuaren zikloa bene­tan­­ ulertzea eta senti­t­zea. Soinuaren bidez jendeari oreka hori aurkitzen laguntzeak asko bete­tzen nau, indarra eta motibazioa ematen dit ikertzen jarraitu eta denekin zabal­tzeko. Gainera, oso gustura egiten dut! Milesker!.

 

SOINUAK

«Pertsona edo tal­de bakoitzak momentuan behar dituen araberakoak dira saioak, eta ­soinuak ere bai. Mu­sika tresna tradizionalak eta modernoak erabil­tzen ditut: kuar­tzozko eta beirazko ontziak, ontzi tibetarrak, kanpai tibetarrak, amerikar natiboen danborrak, ­txirulak, diapasoiak, karilioiak, gongak, shangak, tingshak... eta nola ez, ahotsa. Kantu armonikoa eta soinu sakratuaren kanalizazioa ere ­egiten dut».

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun