Azaroaren 8an, larunbatean, sanmartinak ospatuko dira Aranon. Iluntzeko 8:00etan ohikoa denez, talo eta gaztain jatea antolatu dute, eta aurretik Elizako erloju zaharraren sekretuak ezagutzeko aukera izango da.
1909an egin zuen erlojua Serapio Ieregi erlojugileak eta Xabier Alvarez Ieregi, haren birbilobak eskainiko du hitzaldia. Ehun urte baino gehiago bete ditu erlojuak, berezia da oso, baina gutxi dakigu bere historiari buruz. Sanmartinetako larunbatean, 17:30etik aurrera eskainiko du hitzaldia, datu interesgarri asko emango ditu eta hitzaldiarekin batera erakusketa ere izango da, garai bateko argazkiekin eta haurrek egindako eskulanekin osatua.