Kale edo bale, baleikebale! lehiaketa eginen da abenduan Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 5a

Herriaren inguruko ezagutza eta herria ezagutzeko gogoa bultzatu nahi dute lehiaketarekin. Artxiboko argazkia

Herriaren inguruko ezagutza bultzatzeko da eta azaroaren 10era arte apunta daiteke

Leitzako herria eta herritarrak protagonista izanen dituen lehiaketa eginen da abenduaren 26an Leitzako zinean 22:30ean. Eskual­deko euskara zerbitzuak egindako proposamenari eran­tzun eta ekimen hau aurrera aterako zuen lantaldea osatu dute zenbait herritarrek. Lei­tza izanen da lehiaketako gaia, eta parte hartzaileek galderak erantzun eta proba desberdinak egin beharko dituzte. Helburua herria­ren in­guruko ezagutza eta he­rria ezagu­tzeko gogoa bultzatzea da.

Taldekako lehiaketa

Taldekako lehiaketa izanen da: 3 pertsonako 4 talde ariko dira eta parte hartzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte: Hiru taldekideetako batek 40 urtetik gorakoa behar du, eta bes­te batek 30etik beherakoa. Denek 16 urtetik gorakoak izan behar dute. Taldean gutxienez emakumezko bat eta gutxienez gizonezko bat behar dira. Izena emateko epea ireki dute eta azaroaren 10era arte egonen da aukera Euskara Zerbi­tzura idatzi edo deituta (laga@iparmank.org edo 948510814) edo Karrape Irratian (karrapeirratia@gmail.com edo 948610914).

Izen ematen duten taldeen artean zozketa eginen da, eta lehiaketarako 4 hautatuko dira. Irabazleek 450 euroko txekea eskuratuko dute. Gainerako sariak sailkapenaren arabera banatuko dira, lau taldeen artean: Alex Mugika, Argiñano eta Leitzako jatetxeetan hiru lagunen­tzako otorduak, Elgorriaga bainu-etxean hiru zirkuitu, Kantuz Topa ikuskizunerako 3 sarrera, Irrisarri­ Land parkerako hiru sarrera...

Ekimen honek Nafa­rroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen eta Leitzako Udalaren dirulaguntza eta babesa jaso du. Baita he­rritarrena ere, Leitzako Udalak 50.000 euro banatzeko antolatutako parte-hartze prozesuan parte-hartzaileen babesa jaso zuen eta ondorioz baita dirulaguntza ere. Lehiaketa egitasmo zabalago baten parte da eta beste euskarri ba­tzuetan ere zabalduko dira herriaren ezagutza handitzeko eta hobetzeko edukiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun