Sanmartin eguneko ospakizunetan historiari keinuka

Ainhoa ANSA 2014ko urriaren 30a

Elizako erloju zaharrari buruz erakusketa eta hitzaldia prest

Azaroaren 8an, larunbatean, sanmartinak ospatuko dira herrian. Iluntzeko 8:00etan ohikoa denez, talo eta gaztain jatea antolatu dute, eta aurretik Elizako erloju zaharraren sekretuak ezagutzeko aukera izango da. 

1909an egin zuen erlojua Serapio Ieregi erlojugileak eta Xabier Alvarez Ieregi, haren birbilobak eskainiko du hi­tzaldia. Ehun urte baino gehiago bete ditu erlojuak, berezia da oso, baina gutxi dakigu bere historiari buruz. Sanmartinetako larunbatean, 17:30etik aurrera eskainiko du hitzaldia, datu interesgarri asko emango ditu eta hitzaldiarekin batera erakusketa ere izango da, garai bateko argazkiekin eta haurrek egindako eskulanekin osatua. 

Galdu ezin den hi­tzordu berezia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun