Iker Salaberria Nafarroako txapeldun kadete mailan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Angel SALABERRIA

Iker Salaberriak Nafarroako buruz buruko pilota txapelketa irabazi du kadete mailan. Urriaren 22an Labriten jokatutako finalean 18-7 irabazi zion Oberenako Cordon-i. Hasiera berdinduaren ondotik, 6-4koaren ondotik, bost tantu segidan egin eta hau­tsi zuen partida Salaberriak (11-4). Gero, zailtasun handiegirik gabe lortu zuen txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun