Udalak Alkasoaldeko bidea eta bide bazterrak garbitzeko auzolana deitu du azaroaren 8an. Goizeko 8etatik 12etara egiteko asmoa dute eta Irisarriko frontoian geldituko dira. Udalak Landroverra, larrak eta zikinak biltzeko karroa eta tresna batzuk jarriko baditu ere, etxetik igitaiak, segak edo desbrozadorak eramatea ere eskatu dute. Hamaiketakoa ere izanen omen da. Bide bazterreko lar eta sasiak kendu, ubideak garbitu eta gisako lanak eginen dira.