Azaro Kulturala asteburu honetan abiatuko da. Hain zuzen, Ander Olaizola herriko argazkilariaren Euskal Herriko natura bideo emanaldia eskainiko da azaroaren 1ean, larunbat arratsaldeko 7etan Herriko Etxeko Ganbaran.
Azaroaren 7an, ostiral arratsaldeko 7:30ean Wukro hitzaldia eskainiko dute Ganbaran eta azaroaren 8an, Umore Ona elkartearen eguna ospatuko da, beti bezala ekitaldiz ederki hornitua. Goizez pilota partidak izanen dira, arratsaldean futbito partida. 19:00etan dantzariak eta Abesbatza kalehiran Egun horretan, 17:30ean Aresoko Harria antzezlana ikusgai izanen da Ganbaran.
Azaroaren 14an, 19:30ean Ganbaran Lidia Montesinos izanen da hizlari. Azaroaren 15ean, umeentzako jokuak izanen dira eta Dabit Anauten Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena eginen da 19:00etan Ganbaran.
Azaroaren 21ean, Euskal Herriko altxorretan barrena ikusgai izanen da 19:30ean Ganbaran eta azaroaren 22an, sendabelarrak Goxalin 18:00etan.
Azaroaren 28an, Errimatuz garenera arrimatuz Oskar Estangaren ikuskizuna izanen da 19:30ean Ganbaran. Nola ez, azaroko ekitaldiak hilaren 29ko artisau, nekazaritza eta azinda feriarekin borobilduko dituzte.