Landa eremuko ­emakumeen omenez

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Larre motzetik dokumental emanaldia. Arantxa IPARRAGIRRE

Urriaren 15ean ospatu zen Landa Eremuko Emakumeen Eguna eta ho­rren harira, erakusketa, dokumental emanaldia eta mahai ingurua antolatu zituen Leitzaldeko Gizarte Zerbi­tzuen Mankomunitateak. Diruaren sexu ezkutua izenburupean, 50 diru-zorrok eta emakumeen testigan­tzek osa­tzen duten erakusketa ireki zuten. Ikusgai egonen da udaletxean azaroaren 4ra arte. Horrekin batera, Hau­rralde Fundazioa eta Malen Etxearen eskutik Larre mo­tzean dokumentala ikusteko aukera izan zen. Amaitzeko urriaren 22an mahai ingurua egin zuten Atekabeltzen, eskualdeko zenbait emakumeren bizipenak jasotzeko. Kristina Saralegi (abeltzaina eta aizkolaria), Miren Intxaurrondo (Sarrioko langilea), Jaione Aldaia (Esportazio arduraduna eta coach-a) eta Garbiñe Hernandorena (burdindegiko saltzailea) izan dira hizlariak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun