Cederna-Garalurren bidez lortutako dirulaguntzarekin aurten lanen bigarren faseari ekin diote Larrate enpresakoek. Iñaki Sagredok zuzentzen duen lan taldeak torre inguruan indusketak egin ditu. Ondoren zimentazioa egonkortzeko tratamenduak egin eta sarrerako harrizko arkua sendotzeko lanak ere egin dituzte. Orain erakusketa bat prestatuko dute eta aurrerago aurkezteko asmoa dute. Urtero lanen bat egiten da inguruan erosi zenean hartutako konpromisoa betez. Izan eren, ingurua poliki poliki berreskuratzen joan eta etorkizunean garai hartako bizimoduak ikusteko leku bihurtzea da helburua.