Errigora saskia salgai

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 30a

Aurten ere Errigora ekimenarekin bat egiteko aukera izanen da he­rrian. Nafarroa hegoal­deko nekazaritza indar­tu eta euskalgintzari bultzada ematea da helburua. Horretarako eremu ho­rretako nekazaritza produktuak Euskal Herri guztian zabaldu nahi dira. 50 euroren truke, kalitate bikaineko produktuen  saskia jaso ahalko da etxean,  eta irabaziaren %25a euskarari lagun­tzeko bideratuko da.  Urriaren 27tik azaroaren 12ra eskaerak egiteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun