Ekitaldiz gainezka datorren Azaro Kulturala asteburu honetan abiatuko da Goizuetan. Hain zuzen, Ander Olaizola herriko argazkilariaren Euskal Herriko natura bideo emanaldia eskainiko da azaroaren 1ean, larunbat arratsaldeko 7:00etan Herriko Etxeko Ganbaran.
Azaroaren 7an, ostiral arratsaldeko 7:30ean Etiopia-Utopia Fundazioak Wukron egiten duen lana azalduko du Ganbaran. Hitzaldiaz gain, Mikel Aristregiren Aingeruen hegaldia izeneko argazki erakusketa ikusgai izanen da.
Azaroaren 8an, Umore Ona elkartearen eguna ospatuko da, beti bezala ekitaldiz ederki hornitua. Eguerdian pilota partidak izanen dira, arratsaldean futbito partida. 19:00etan dantzariak eta Abesbatza kalejiran. Egun horretan, 17:30ean Aresoko Harria antzezlana ikusgai izanen da Ganbaran.
Azaroaren 14an, 19:30ean Ganbaran Lidia Montesinos Bartzelonako Unibertsitateko antropologia ikasleak Goizuetako komunalen inguruan burutu zuen Iraliku’k izeneko tesia aurkeztuko du. Azaroaren 15ean, umeentzako jokuak izanen dira eta Dabid Anauten Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena eginen da 19:00etan Ganbaran.
Azaroaren 21ean, Euskal Herriko altxorretan barrena dokumentala ikusgai izanen da 19:30ean Ganbaran eta azaroaren 22an, sendabelarren inguruko hitzaldia emanen du Maika Cerberak Goxalin 18:00etan.
Azaroaren 28an, Errimatuz garenera arrimatuz Oskar Estangaren ikuskizuna izanen da 19:30ean Ganbaran. Nola ez, azaroko ekitaldiak hilaren 29ko artisau, nekazaritza eta azinda feriarekin borobilduko dituzte, urteko zita garrantitsuenetako batean.