Urtero bezala, Goizuetako jubilatuak omendu ditu Umore Ona elkarteak. Asteburu honetan hainbat ekitaldi egin dituzte, tartean mus eta trukeko txapelketak eta 80 erretiratu bildu zituen igandeko bazkaria. Ikusi argazkiak
Urriaren 25ean, larunbatean museko eta trukeko txapelketak jokatu ziren, museko irabazleak, Miguel Sukuntza eta Eustakio Zubieta izan ziren, bigarrenak, Xanti Albistur eta Manolo Legarreta.
Trukean, Milagros Apezetxea eta Monika Perurena izan ziren irabazleak eta iaz txapeldun izan ziren Maritxu Salaberria eta Juanita San Miguel bigarrenak.
Igandean, 80 jubilatu izan ziren bazkaltzen, eta beraiek animatzen, Aitor Mendizabal eta Beñat Lizaso bertsotan.
Aurretik meza izan zuten eta pilota partidak ikusteko aukera. Izan ere, igande eguerdian. Nafarroako kirol jokoetako bi pilota partida jokatu ziren, lehendabizikoan Joanes Apezetxea eta Beñat Apezetxeak 18-6 irabazi zuten Burlatako Cardenas eta Barberren aurka eta bigarrengoan Iker Salaberriak eta Jon Mariezkurrenak, Erreka taldekoak, 22-6 irabazi zieten Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea Umore Onakoei.