Arrakasta handia izan dute Energia jardunaldiek

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 16a

JM BARRIOLA

Hiru astetan zehar egin dira hitzaldiak eta tailerra. Lehenengo hitzaldia Xabier Zubialdek eman zuen eta energia arloan Euskal Herrian dugun gabezia izuga­rria utzi zuen agerian. Energia burujabetasuna lortzeko pausoak ematea ga­rrantzitsua dela ere aurreratu zuen. Bigarren hitzaldia Goiener energia kontsumitzaileen kooperatibak eman zuen: energia ereduak aldatzeko lanketan ari diren bolondresen eskutik. Azkenik herriko LeitzEKO kontsumo taldeko Maria Arre­txek tailerra egin zuen energia fakturak ulertu ahal izateko eta etxeetan au­rrezten ikasteko gomendioak ere eman zituen. Jende ugari gerturatu da eta garbi gelditu da gai honen inguruan dagoen kezka eta ezagutza falta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun