Geroz eta arrakasta ­gehiago auzo-konpostak

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 16a

Jende ugari hurbildu zen Mankomunitateak eskainitako informazioa entzutera. Arantxa IPARRAGIRRE

Irailean herritarrekin hitzaldiak eta erakustaldiak antolatu ditu MendIaldea mankomunitateak. Dagoeneko 67 familiek egiten dute konposta eta baita elikagai bankukoek ere. Maiatzean egindako kanpainak indar handia izan zuen, 54 familia gehiagok eman zuten izena eta horietatik 25 banakako sisteman aritzen dira. Eskariari erantzuteko bi gune berri ere jarri dituzte martxan, bat Manuel Lasarte auzoan eta bestea Elbarren auzoan Arakindegia jatetxearen  inguruan. Horretaz gain, martxan zeuden beste hiru zabaldu dituzte. 240 familiek konposta egiteko tokia dute bertan, gutxi gorabehera astero tona bat organiko bideratuko dira modu honetan. San Jose auzoko bizilagunak ere eskatu dute bertan auzo-konposta gune bat jartzea. Oso harrera ona izaten ari da orokorrean herritarren artean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun