Aurrera eguna umore onean

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 16a

Urriaren 4an ospatu zuten Aurrera Elkarteko bazkideek Aurrera eguna. Goizean hasi eta egun osoko besta egin zuten. Txistulariek dianarekin alaitu zituzten herriko kaleak eta txokoak, Aurrerako kirolari gaztetxoak futbolean eta pilotan aritu ziren, zaldiekin ere agertu ziren perra taldekoak eta BTTkoak beraien itzulia ere osatu zuten. Eguerdian 130 bazkidek baz­kari ederra das­tatu zuten eta arra­tsaldean dantzarien saioa izan zen. Aurten aspaldiko partez etxitxuak hausteko jokoa egin zuten eta sari ederrak ere banatu zituzten. Luntxa iluntzean eta ondoren musika. Oso pozik daude antolatzaileak eta balorazio ona egin dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun