VII.Mikologialdia iristear da

JM BARRIOLA 2014ko urriaren 16a

Irakurle taldea berriro ere martxan da

Zazpigarrenez antolatu du ALKE Leitzako Kultur Elkarteak herriko zenbait eragilerekin batera Leitzako Mikologialdia. Urriaren 20tik 26 bitartean eginen da.  Azken urteetako egitaraua mantenduko dute. Astean zehar lagunarteak mendietan ibiliko dira perretxikoak biltzen eta ostiralean, urriaren 24an, bildutakoak karrapera eraman beharko dituzte arratsaldeko 7etatik 8etara.  Larunbatean goizeko 09:30ean, Mendibil Aurrerako mendi taldearen eskutik, plazatik abiatuta, guraso eta seme-alabekin onttoak biltze­ra joateko aukera izanen da. Arratsaldean sailkatu eginen dituzte bildutakoak. Igandean, urriaren 26an, goizeko 11:30etik aurrera, erakusketa mikologikoa ikusteko aukera izanen da, baita pintxo goxoak dastatzeko aukera ere. Haurrentzako tailerrak ere antolatu dituzte eta eskolan astean zehar egindako lanak ere ikusgai jarriko dituzte. 

IRAKURLE TALDEA MARTXAN

2013-2014 ikasturtean Leitzan irakurle talde bat osatu eta mar­txan­ jarri zen. Ikasturte osoan zehar elkartu da taldea, hamabost bat lagun, hilean behin saioak egin zituzten. Ekimenak izandako harrera ikusita, datorren ikasturtean ere segitzea erabaki dute. Hilabeteko biga­rren asteazkenean elkartuko da taldea, arratsaldeko 6:30ean. Ikasturtean zehar liburuen idazle pare bat ere gonbidatzeko asmoa dute, saio berezia eginaz. Lehendabizikoa gonbidatua Eider Rodriguez izanen da. Urrian etorriko da Leitzara eta   irakurle taldeko kideekin batera Haragia liburuaz solasaldian parte hartuko du. Irakurle taldea irekia da eta herritar guztiek har dezakete parte. Izena emateko ez da deus ordaindu behar, eta euskara zerbitzuan (948 510814 edo laga@iparmank.org) edo liburutegian (948 510379 edo biblioteca.leitza@cfnavarra.es) egin daiteke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun