Dementzia edo jokaera berezia duten pertsonak etxean zaintzeko aholkuak emanen dituzte Leitzan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 16a

Leitzako Osasun Etxeak antolatuta hitzaldia izanen da urriaren 20an, Leitzako Udaletxeko lehen solairuko aretoan. Heldu den astelehenean 15:30e­an hasiko da eta Bein­tza-Labaienen bizi den Ain­tzane Mariezkurrena erizaina izanen da hizlaria. Etxean dementzia edo jokaera bereziak dituzten per­tsonen zain­tzari buruz solastuko du eta ho­rregatik, zain­tzaile horiei dago zuzendua saioa. Bi ikuspegiak, adituarena eta zain­tzailearena izanen ditu oina­rri hitzaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun