Irailaren 25etik martxan dago Errekaundin kokatutako auzo konpostako gunea. Oraingoz 43 familiak eman dute izena eta seguru hemendik aurrera familia gehiago animatuko direla zaborra gutxituz birziklapena bultzatzera. Horretarako Mendialdea Mankomunitatera (948 510 444) deitu behar da formakuntza, ontzia eta konpostagailuko giltza jasotzeko. Argazkian ageri denez, irailaren 25ean Vermican enpresako Joseba Sanchezek konpostagailuaren inguruko azalpen teoriko eta praktikoak eman zizkien erabiltzaileei.