Aresoko Antzerki Taldeak herrian egiten dituen emanaldiekin nahikoa ez eta Euskal Herrian barna bere lana erakusteko asmoa du. Momentuz azaroaren hasieran Goizuetan izango dira eta azaro bukaeran berriz Berastegin. Seguru bisitatzen dituzten bazterrak barrezka jarriko dituztela!