Udazkenarekin batera, eskolaz kanpoko ekintzak hasten dira. Aurten gaztetxoenek multikirolak landuko dituzte astelehenetan eta psikomotrizidadea ostegunetan. Astelehenetako taldean 11 lagun bildu dira eta ostegunetan berriz 14. Klaseak 16.30ean hasiko dira eta ordubete pasatxo iraungo dute. Taldeen ardurana Ruben Goñi kirol teknikaria izango da.
IRAKURLE TALDEA HERRIAN
Euskara taldea ere bildu da, eta hainbat proposamen eta ideien artean irakurle taldea osatzea proposatu dute. Taldea osatzeko 7 edo 8 pertsona beharko lirateke eta baldintza bakarra irakurtzea gustuko izatea da. Edonork parte hartu dezake eta ideia hilean liburua irakurri ondoren behin bildu eta denon artean liburuak biltzen dituen ideiak, sortutako sentsazioak... lantzea da helburua. Konpromisoa eskatzen dute eta beharbada hilean behin asko iruditzen bada bi hilabetetik bilduko dira. Hori dena taldeak erabakiko du. Ahoz aho zabaltzen ari den albistea da baina beti bezala Sastinen jarriko da izen-emateko papera.
Bestalde katekesiko taldeak ere martxan jarri nahi dituzte. Mometuz aukeratutako eguna asteartea omen da. Inaxio apaizak libre duen eguna da eta berak klaseetan presente egon nahi omen du.