Leitzako Osasun Etxeak antolatuta hitzaldia izanen da urriaren 20an, Leitzako Udaletxeko lehen solairuko aretoan. Heldu den astelehenean 15:30ean hasiko da eta Beintza-Labaienen bizi den Aintzane Mariezkurrena erizaina izanen da hizlaria. Etxean dementzia edo jokaera bereziak dituzten pertsonen zaintzari buruz solastuko du eta horregatik, zaintzaile horiei dago zuzendua saioa.
Bi ikuspegiak, adituarena eta zaintzailearena izanen ditu oinarri hitzaldiak.