Asteburu honetan hasiko da Leitzako zinema denboraldi berria

Ttipi-Ttapa 2014ko urriaren 23a

'La gran belleza' pelikula eskainiko dute

Ostiral gauean eta igande arratsaldean 'La gran belleza' filma ikusteko aukera izanen da, Paolo Sorrentino zuzendariaren lana. Hemendik aurrera, denboraldia bukatu arte, ia astero eskainiko dituzte pelikulak Leitzako zineman.

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, prest dute zinema denboraldi berria Leitzan. Asteburu honetan hasiko da eta hainbat hilabetez, ia astero-astero hainbat film eskainiko dituzte. Beti bezala, pelikulak ostiraletan 22:30ean eta igandetan 19:30ean eskainiko dituzte.

Denboraldi berria hasteko Paolo Sorrentino zuzendariaren La gran belleza filma aukeratu dute eta ostiral eta igande honetan hori izanen da ikusgai. Urriaren 31n eta azaroaren 2an, berriz, Spike Jonze zuzendariaren Her egonen da ikusgai. Azaroaren 7an eta 9an Martin Scorsese zuzendariaren El lobo de Wall Street pelikula emanen dute.

Film bakoitza ikusteko 6 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun